Ohar legala eta pribatutasun politika

OHAR LEGALA

Identifikazio fiskala
Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko ekainaren 11ko 34/2002 Legeko 10. artikuluan zehazten denari jarraiki, Obispo Otaduy, 23 zk.,20560, Oñati – Gipuzkoa helbidean kokatzen den eta B-09277740 IFK zenbakia duen SAIMA CRV S.L. enpresa, www.saima.es interneteko domeinuaren titularra dela adierazten da.

Kontaktuan jartzeko:
Telefonoa: 943 71 63 87
Faxa: 943 78 30 41
Posta elektronikoa: administracion@saima.es

 

PRIBATUTASUN POLITIKA

Datuen babesari buruzko politika
SAIMA CRV S.L. izaera pertsonaleko datuak babesteko gai dela adierazten du abenduaren 13ko Datuen Babeserako 15/1999 Lege Organikoak eta Segurtasun Neurrien Erregelamendua arautzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuak zehazten dituzen neurriak aplikatuz.

SAIMA CRV S.L. jabe eta erantzule den fitxategi guztiak Datuen Babeserako Erregistro Orokorrean inskribatuta daude eta zure sarbide, ezeztatze, zuzenketa edo oposizio eskubideak gauza ditzakezu jarraian zehazten diren bideak erabiliz eta horretarako beharrezko informazioa erantsiz:

  • Enpresaren helbidera idatzi bat bidaliz: Obispo Otaduy, Nº23, 20560 Oñati – Gipuzkoa
  • Posta elektroniko bidez helbide honetara: administracion@saima.es
  • Beharrezko informazioa:
    • Interesdunaren izena eta abizenak
    • NAN, pasaporte edo pertsona edo hau ordezkatzen duen pertsona identifikatzeko bestelako agiri baliagarri baten fotokopia
    • Eskaera zein den zehaztea
    • Helbide bat jakinarazpenetarako, data eta eskaera egiten duenaren sinadura
    • Egiten den eskaerarekin lotutako ziurtagiriak, beharrezkoa bada.

Halaber, jakinarazten dizugu Webgune honetako formularioen bidez jaso ditzakegun datuak bertan agertzen diren fitxategietan sartuko direla eta formularioan zehazten den xederako erabiliko direla.

Webgunearen erabilera

  • SAIMA CRV S.L. http://www.saima.es webgunean agertzen diren eskubide intelektual eta industrialen jabea da, baita bertan agertzen diren elementuena ere.
  • Erabiltzaileak eskubide horiek errespetatzeko konpromisoa hartuko du.
  • Guztiz debekatuta dago www.saima. webgunean dagoen edozein eduki erabat edo partzialki argitaratzea xede komertzialetarako, SAIMA CRV S.L.-k  horretarako baimenik eman ez badu aldez aurretik. Debekatuta dago baita ere SAIMA CRV S.L.-ren materiala edo edukiak aldatzea edo ezabatzea.
  • www.saima.es webgunearekin estekak sortzen dituzten web tokietako arduradunek SAIMA CRV S.L.-ri jakinarazi beharko diote posta elektroniko bidez helbide honetara: administracion@saima.es. Lotura horiek ez du esan nahiko konektatuta dauden erakundeen arteko elkarterik edo lankidetzarik dagoenik. SAIMA CRV S.L.-k sarbide hori ukatzeko eskubidea izango du uneoro. www.saima.es webgunearen edozein erabiltzaileren ustetan, estekatuta dauden orrien edukiak edo hauek ematen dituzten zerbitzuak bidegabeak badira edo printzipio konstituzionalak urratzen badituzte edo erabiltzailearen edo hirugarren baten ondasunak edo eskubideak bortxatzen badira, faborez helbide honetara jakinaraztea eskatzen dizuegu: administracion@saima.es
  • SAIMA CRV S.L. ez da mezu hau ez irakurtzeagatik ondorioztatutako edozein kalteren erantzule izango, ezta bertan zehazten diren baldintzen obligazio zehatzak ez betetzearena ere. Bisitaria izango da www.saima.es webguneari sor diezazkioken kalteen erantzulea.

 

Eztabaiden konponketa
Espainian indarrean dagoen legedia aplikatuko da eta edozein eztabaida Bergarako (Gipuzkoa) auzitegietan epaituko da.